[itzul] Neocueva
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Aza 18, 12:39:57, CET 2004
Zure entziklopediaren arabera oker zaude. Hain zuzen, zure entziklopediak
dioenaren arabera (komeni zein den esatea) Altamirako zer berri hori
haitzulo/hartzulo litzateke, ez baita berez sortutakoa gizakiak egindakoa
baizik.
Entziklopedia:
Haitzulo/hartzulo. iz. Lur azpiko barrunbea, berez edo artifizialki sortua.
Ekaingo haitzuloa. Piztiaren haitzulora bertara
Koba/kabozulo. iz. Haitzulo. 2. GEOL. Berez sortutako haitzuloa, garapen
horizontala duena eta kararri ugari dagoen lekuetan hau disolbatzean sortzen
dena.
Bestalde, "Hegoaldekoa" esanez nork zer ulertzen duen ez da kontzeptua edo
hitza erabili duenaren errua. Kasu honetan Hiztegi Batuan hala jartzen
duelako esan dut. Eta zer esan nahi duen, Euskaltzaindiak berak dio
hitzaurrean. Hara:
Heg. ikurraren esanahia bestelakoa da, eta bitarikoa. Batzuetan, Heg.
ikurraren bidez adierazi nahi dugu, delako hitza berria dela eta gaztelaniaz
ez dakitenentzat ezin ulertuzkoa -aleazio, esaterako-; horrelako hitz askok
bikotea osatzen dute Ipar. marka daramaten hitzekin -Heg. ikurra duen
alfonbra-k Ipar. duen tapiz-ekin adibidez-. Kasu hauetan Euskaltzaindia ez
da gauza izan euskaldun guztiok batu gaitzakeen forma bakar bat eskaintzeko,
eta, oraingoz, horrelako bikoteekin etsi behar izan du. Beste kasu
batzuetan, Heg. ikurrak -aspertu-ren lehen adieran, esaterako- adierazten du
delako erabilera Hegoaldekoa soilik dela, eta horrelakoetan, noski, ez zaio
horiek erabiltzeari inolako oztoporik jarri nahi. Ez dugu uste inongo
irakurlek arazorik izango duenik batzuk eta besteak bereizten.
Hortik aurrerakoak, zure zeure uztakoak dira, ez nirekoak:
Horren arabera, Altamirakoak koba/kobazuloa behar luke, ez?
Gainera, Iparraldekoei ondo etorriko zaie, inoiz, hegoaldeko hitzak ikastea
(guk geuk "xarmanta" eta "fite" hitzak ikasi ditugun bezalaxe -erdarakada
hutsak, bide batez esanda-).
Badirudi, azken boladan, "hegoaldeko" hitza eta "erdarakada", "estigma" edo
"baztergarri" sinonimoak direla.
Baina esan nahi nuke, 'xarmanta' eta 'fite' ez direla "erdarakadak", erdal
jatorriko euskal hitzak baizik, izatekotan. Gainerakoan, Hegoaldeko
zenbaiten "Iparraldekoak gutxi dira eta ikas dezatela Hegoaldekoa" jarrera
ez dut gogoko, handiaren nagusikeria gogoratzen dit. Ikasi beharko dute bai,
eta ikasi beharko dugu guk ere txikiak errespetatzen eta "ikasi beharko
dute" bezalako tentazioetan ez jausten. Nagusiaren eskuzabaltasuna...
Filosofia apur bat.
Ondo izan,
Jon Agirre
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041118/eb37e8fb/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago