[itzul] Neocueva
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Aza 18, 11:29:04, CET 2004
Entziklopedia:
Haitzulo/hartzulo. iz. Lur azpiko barrunbea, berez edo artifizialki sortua. Ekaingo haitzuloa. Piztiaren haitzulora bertara
Koba/kabozulo. iz. Haitzulo. 2. GEOL. Berez sortutako haitzuloa, garapen horizontala duena eta kararri ugari dagoen lekuetan hau disolbatzean sortzen dena.
Horren arabera, Altamirakoak koba/kobazuloa behar luke, ez?
Gainera, Iparraldekoei ondo etorriko zaie, inoiz, hegoaldeko hitzak ikastea (guk geuk "xarmanta" eta "fite" hitzak ikasi ditugun bezalaxe -erdarakada hutsak, bide batez esanda-).
Badirudi, azken boladan, "hegoaldeko" hitza eta "erdarakada", "estigma" edo "baztergarri" sinonimoak direla.
----- Original Message -----
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Thursday, November 18, 2004 10:46 AM
Subject: RE: [itzul] Neocueva
Nik, ez dut inoiz eman. Baina 'Altamirako hartzulo berria' da hori.
'Hartzulo' edo 'haitzulo', bata zein bestea erabil daitezke. 'Koba' eta 'kobazulo' Hegoaldekoak dira. 'Leize' eta 'leize-zulo' beste era batekoari esaten zaio.
Altamirako hartzulo zaharreko margoak-eta galzorian zeudenez, itxi eta haitzulo artifizial bat egin dute zaharraren berdina. Hori izango da "neocueva", ezta?
Jon
-----Mensaje original-----
De: Paúl Picado [mailto:paulpicado a bildua yahoo.es]
Enviado el: jueves, 18 de noviembre de 2004 10:23
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Neocueva
Egun on, inoiz eman al duzue hori euskaraz?. "La Neocueva de Altamira" jarri behar dut euskaraz.
Mila esker!
Paúl Picado Moreno
------------------------------------------------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041118/dca1b981/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago