[itzul] Neocueva

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Aza 18, 13:51:56, CET 2004


Atzekoz aurrera erantzungo dizut:

"Iparraldekoak gutxi dira eta ikas dezatela Hegoaldekoa" 
Inork ez du horrelakorik, ezta antzekorik, esan. Eta nahi ez duenak ez du nik idatzi dudan testuan horrelakorik hautematen.
"Inoiz" ikasi beharko dute esan dudanean, "inoiz" zen galdegaia, eta ez "beharko dute". 
Gauza bat defendatzeko, ondorio okerrak aterata, bestea deuseztatu behar izaten denean, hau da, norberaren arrazoiak bestearen ustezko akatsak direnean, arrazoiak hutsalak izan ohi dira.

Baina esan nahi nuke, 'xarmanta' eta 'fite' ez direla "erdarakadak", erdal jatorriko euskal hitzak baizik
Betiko leloa! Enkantadorea, rapidoa, tenedorea, bentana (erabat hedatutako hitzak) erdarakadak dira, baina, frantsesekoak erdal jatorrikoak. Martxa honetan, erdarakada hitza kendu eta "gaztelaniakada" edo "kastellanokada" erabili beharko dugu (gure herrian, aurrea hartuta daukagu aspaldi, zeren "kastellanbrazu" esaten baita).


Nagusiaren eskuzabaltasuna... Filosofia apur bat.

Kontuz filosofiekin (Naziak sozialismoan oinarritu ziren). Eskuzabaltasuna ondo dago, baina nik neuk ez dut hegoaldeko hizkuntza/kultura nagusitzat jotzen (hori zeuk diozu); beraz, ez dut uste inori ezer eman, edo utzi, edo baimendu behar diogunik hegoaldekook. Eta maila-berekoak garela uste dudanez, ez dut uste eskuzabala izateko inolako eskubiderik dudanik. Baina bai, uste dut, eskuzabaltasun horren atzean, nolabaiteko paternalismoa edo gehiegizko babesa dagoela, eta gehiegikeria hori denontzat kaltegarri dela. 
Nire filosofia bi hitzetan laburtuko dizut (gaizki-ulerturik egon ez dadin). Nahi duenak nahi duena erabil dezala, inork inolako oztoporik ezarri gabe, eta bakoitzak idazten duena, esaten, sentitzen eta maitatzen duenetik hurbil badago, are hobeto (denontzat).

Eta zer esan nahi duen, Euskaltzaindiak berak dio hitzaurrean.

Badirudi lehen azalpenari besterik ez diozula ekin.  Bigarrena kontuan hartuz gero (Beste kasu batzuetan, Heg. ikurrak -aspertu-ren lehen adieran, esaterako- adierazten du delako erabilera Hegoaldekoa soilik dela, eta horrelakoetan, noski, ez zaio horiek erabiltzeari inolako oztoporik jarri nahi. Ez dugu uste inongo irakurlek arazorik izango duenik batzuk eta besteak bereizten.)., ez nabil hain gaizki. 

Zure entziklopediaren arabera...
Nik ez dut entziklopediarik egin, nik erabili dudana (Elhuyar/Harluxet), zeuk ere eskura duzu. 

...oker zaude... ...Altamirako zer berri hori haitzulo/hartzulo litzateke, ez baita berez sortutakoa gizakiak egindakoa baizik.

Altamirako zer berri hori koba naturalaren erreplika da; beraz, gizakiak egindako beira-zuntzuloa edo plastikozuloa izan arren, "kobazulo berria" dei diezaiokeelakoan nago. 


  ----- Original Message ----- 
  From: jon-agirre a bildua ej-gv.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Thursday, November 18, 2004 12:39 PM
  Subject: RE: [itzul] Neocueva


  Zure entziklopediaren arabera oker zaude. Hain zuzen, zure entziklopediak dioenaren arabera (komeni zein den esatea) Altamirako zer berri hori haitzulo/hartzulo litzateke, ez baita berez sortutakoa gizakiak egindakoa baizik.



  Entziklopedia:

  Haitzulo/hartzulo. iz. Lur azpiko barrunbea, berez edo artifizialki sortua. Ekaingo haitzuloa. Piztiaren haitzulora bertara



  Koba/kabozulo. iz. Haitzulo. 2. GEOL. Berez sortutako haitzuloa, garapen horizontala duena eta kararri ugari dagoen lekuetan hau disolbatzean sortzen dena.



  Bestalde, "Hegoaldekoa" esanez nork zer ulertzen duen ez da kontzeptua edo hitza erabili duenaren errua. Kasu honetan Hiztegi Batuan hala jartzen duelako esan dut. Eta zer esan nahi duen, Euskaltzaindiak berak dio hitzaurrean. Hara:



  Heg. ikurraren esanahia bestelakoa da, eta bitarikoa. Batzuetan, Heg. ikurraren bidez adierazi nahi dugu, delako hitza berria dela eta gaztelaniaz ez dakitenentzat ezin ulertuzkoa -aleazio, esaterako-; horrelako hitz askok bikotea osatzen dute Ipar. marka daramaten hitzekin -Heg. ikurra duen alfonbra-k Ipar. duen tapiz-ekin adibidez-. Kasu hauetan Euskaltzaindia ez da gauza izan euskaldun guztiok batu gaitzakeen forma bakar bat eskaintzeko, eta, oraingoz, horrelako bikoteekin etsi behar izan du. Beste kasu batzuetan, Heg. ikurrak -aspertu-ren lehen adieran, esaterako- adierazten du delako erabilera Hegoaldekoa soilik dela, eta horrelakoetan, noski, ez zaio horiek erabiltzeari inolako oztoporik jarri nahi. Ez dugu uste inongo irakurlek arazorik izango duenik batzuk eta besteak bereizten.



  Hortik aurrerakoak, zure zeure uztakoak dira, ez nirekoak:



  Horren arabera, Altamirakoak koba/kobazuloa behar luke, ez?



  Gainera, Iparraldekoei ondo etorriko zaie, inoiz, hegoaldeko hitzak ikastea (guk geuk "xarmanta" eta "fite" hitzak ikasi ditugun bezalaxe -erdarakada hutsak, bide batez esanda-).

  Badirudi, azken boladan, "hegoaldeko" hitza eta "erdarakada", "estigma" edo "baztergarri" sinonimoak direla.





  Baina esan nahi nuke, 'xarmanta' eta 'fite' ez direla "erdarakadak", erdal jatorriko euskal hitzak baizik, izatekotan. Gainerakoan, Hegoaldeko zenbaiten "Iparraldekoak gutxi dira eta ikas dezatela Hegoaldekoa" jarrera ez dut gogoko, handiaren nagusikeria gogoratzen dit. Ikasi beharko dute bai, eta ikasi beharko dugu guk ere txikiak errespetatzen eta "ikasi beharko dute" bezalako tentazioetan ez jausten. Nagusiaren eskuzabaltasuna... Filosofia apur bat.



  Ondo izan,



  Jon Agirre




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041118/2ac0976b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago