[itzul] Erreplika/errepika

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Aza 19, 08:43:11, CET 2004


> Altamirako zer berri hori koba naturalaren erreplika da

Barkatuko didazue saihetsetik sartzen banaiz eztabaidan, baina 
erdarakadez eta erdal jatorriko euskal hitzez ari garela, ez dut uste 
«erreplika» (gaztelerazko «réplica» esateko) zilegi denik. Elhuyarrek 
(http://www1.euskadi.net/hizt_el/indice_e.htm) hala jasotzen du, baina 
Hiztegi Batuak (http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/) ez.

Ez da filologia askorik jakin behar «errepika» euskal hitza latinezko 
«replica» errotik datorrela ohartzeko. Esanahiaren aldetik, gure 
«errepika» eta latinezko «replicatio» ber gauza direla iruditzen zait. 
Ez daukat eskura latin-euskara hiztegirik, baina bai latin-frantsesekoa:

replicatio, onis, f. : - 1 - retour sur soi-même, révolution (céleste). 
- 2 - action de répéter, répétition, renouvellement. - 3 - réplique, 
réfutation. - 4 - décomposition (d'un nombre), réduction à l'unité.

«Erreplika» gaztelera bidezko neokultismoa izango litzateke, erro 
beretik hartuta euskarak ongi errotua duen «errepika» zaharraren ordezko.

Beraz, Zestoan Ekaineko haitzulo (hemen bai, hartzulo!) horretaz egiten 
ari diren imitaziozkoa «errepika» dela iruditzen zait, ez «erreplika». 
Berdin Altamiran.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago