[itzul] Neocueva
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Aza 18, 16:46:29, CET 2004
Altamirako hartzulo berrietan egon nintzenean, Paúl, eraikuntza (etxe)
batean sartu nintzen, are gehiago, pabiloi batean, handik, proiekzio-gela
batera eroan gintuen gidariak. Halako batean pantaila-aldea zabaldu zen eta
sala edo areto handi batera sartu gintuen: huraxe zen haitzulo berria. Koba
zaharraren erreplika, kobazulo natural batean egin zutela sinestea zail
egiten zait (kobazulo natural bi, barruko espazioaren banaketan
berdin-berdinak?), are zailagoa bertan egon ondoren. Baina, tira...
Altamirako hartzulo berria naturala ala artifiziala den gorabehera,
entziklopediaren definizioetatik ateratzen dena da hartzulo/haitzulo dugula
noranahikoa eta koba/kobazulo berezkoetara mugatua. Beraz, naturala nahiz
artifiziala izan, entziklopediaren arabera hartzulo/haitzulo ondo dago kasu
guztietan, eta koba/kobazulo bakarrik legoke ondo kasu bakar batean,
berezkoa denean, eta, Euskaltzaindiaren ohartxoaren muga gehituta, hitz
horien erabilera Hegoaldekoa soilik dela hartu behar genuke kontuan (oso
oker ez banago, erreplika, guztiz artifiziala da, baina litekeena da ni oso
oker egotea). Ondo ulertu badut, behintzat, definizio horiek horixe
adierazten dute.
Heg. laburduraren esanahiaren azalpenean, ostera, Josemari, hain zuzen ere,
ez dakit nondik atera duzun "Badirudi lehen azalpenari besterik ez diozula
ekin". Nik esan gabe zuk hori ulertzea, zuk zeuk Heg. markari ematen diozun
zentzu peioratiboari egotziko nioke. Izan ere, 'alfonbra' eta 'tapiz' hitzen
kasuan "Euskaltzaindia ez da gauza izan euskaldun guztiok batu gaitzakeen
forma bakar bat eskaintzeko", baina kasu honetan eskaini ditu
"hartzulo/haitzulo", beraz, argi dago Heg. horrek ez duela lehen azalpeneko
hori esan nahi, alegia, aspertu-ren lehen adieraren kasua dela, eta,
ondorioz, Heg. hori bestetara ulertu behar dela, hau da, "adierazten du
delako erabilera Hegoaldekoa soilik dela". Hori esan dut (nik, esan, "'Koba'
eta 'kobazulo' Hegoaldekoak dira" baino ez dut esan), hori bakarrik esan
nahi nuen (Heg. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko azalpenarekin, azken
ohartxoa barne: "Ez dugu uste inongo irakurlek arazorik izango duenik batzuk
eta besteak bereizten"; baina badirudi ez dela horrela, edo ez diogula
besteari gure moduan zuzen bereiztu duela aitortu gura) eta hori esanda
utziko dut, naziena-eta enparaua gehiegitxo iruditu zait eta. Bakoitzak
geure mamuak...
Segi ondo izaten,
Jon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041118/21291877/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago