[itzul] Trimestral

Julian Maia tlpmalaj a bildua lgdx04.lg.ehu.es
Ast, Aza 18, 20:45:31, CET 2004


Oker ez banaiz, -ero/-oro atzizkia, unitateekin besterik ez da erabili 
izan tradizioan: egunero/egunoro, astero, hilero, hilabetero, urtero... 
Azken urteotan, ahal-bezala-eginiko-euskalduntze-alfabetatzeen ondorioz, 
hala uste dut nik behinik behin, -ero atzizkia zenbakidun sintagmekin 
ere erabiltzen hasi dira batzuk (asko?). Horrela, trena hamar minuturo 
etortzen da, azterketak bi hilabetero egiten ditugu eta holakoak ikusi 
eta entzuten dira. Hala ere, uste dut hobe litzatekeela lehengoari 
eusteko ahalegina egitea: -ero/-oro, unitateei erantsita, eta 
zenbakidunekin, beste formulak: hiru hilabetetik behin, hiru hilabeterik 
behin, hiru hilabetez behin, eta hola. Tradizioaren arabera, alegia.
Julian

Paúl Picado escribió:

> Arratsalde on, "trimestral" esateko Elhuyarren "hiru hilez behingo" 
> jartzen du, eta Euskaltermen "hiruhileroko". Kasu honetan arruntagoa 
> egiten zait Euskaltermeko aukera, zuek nola jartzen duzue?
>  
> Adibidez, "examen trimestral"
>
>
> Paúl Picado Moreno   
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> Nuevo Correo Yahoo! 
> <http://es.rd.yahoo.com/mail_es/tagline/mail/image/*http://es.mail.yahoo.com> 
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041118/7009f786/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago