[itzul] Ez "negutegi" ez "El gallo"

Gari garikoitze a bildua euskalnet.net
Or, Aza 19, 19:42:06, CET 2004


Euskadi Irratian  goizean,   7:30ak aldera, Kiotokoare4  inguruan  "negutegi" efektuaz.

Ez da ba  berez, atmosferara  gas larregi botatzearren   izorratu egiten do(gu)la, gizakiok,  ozono geruza   eta ondorioz, berotu egiten dala  gure lur maitea.


Kamioiak matxura izan dau, egia  da,  neuk ikusi   dodalako, 
bai, baina ez "El gallo"n. Urgoitin  baino. 
Egia da bai, oilar bat dagoela, han dagoelako,  baina  han, paraje harek    berezko izena dau:  Urgoiti. 
Handik gertu bada, bai Urazka, eta Hospitale  dagoen lekuan  auzoa Labea (ga),  ez Usansolo, udalerri bereko auzoak  danak Galdakakoak.

Izan ere, han palazioa   egoan , orain dala  gitxi  albiste izan  zana,  familiak, Adan de Yarzaren ondorengoek, lortu dabelako   ia harri guztiak  batzea eta barriz eraikitzea,
Ez han  bertan  eraikiteko,   gitxi goiti  behiti  autopistra  pasatzen dan tokian,  hotela   egiteko baino  Mungi inguruan.

Itxaroten dot behingoz Euskadi Irratikoak eta HerriZaingo Saileko trafikokoak,   behar dan   moduan  deitzea   toki horreri,   eta baita  Galdakako Udalak be  bai.



Garikoitz Etxebarria


  

 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041119/c24e2fd7/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: garikoitze a bildua euskalnet.net.vcf
Mota: text/x-vcard
Tamaina: 156 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041119/c24e2fd7/attachment.vcf>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago