[itzul] Ez "negutegi" ez "El gallo"
vegiluz a bildua ej-gv.es
vegiluz a bildua ej-gv.es
Al, Aza 22, 09:08:26, CET 2004
Aupa:
Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzari dagokionez, bost axola zaio zein
den benetako izena. Berdin zaion bezala euren web gunea akatsez beterik
egotea, izan ere bi urte daramatzagu zuzenketa eta eguneratze baten atzetik
eta alferrik.
Egin dezakegun bakarra da zuei laguntza eskatu postontzia iradokizunez bete
dezazuen, alegia, kexa-iradokizunez. Zuek zeuek ikusi nahi baduzue, hona
helbidea:
http://www.trafico.euskadi.net/euskera/html/menu.html
<http://www.trafico.euskadi.net/euskera/html/menu.html>
Benetan lotsagarria!
Eskerrik asko aldez aurretik lagunduko diguzuen guztioi
Herrizaingo Saila
Veronica Egiluz
-----Mensaje original-----
De: Gari [mailto:garikoitze a bildua euskalnet.net]
Enviado el: viernes, 19 de noviembre de 2004 19:42
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Ez "negutegi" ez "El gallo"
Euskadi Irratian goizean, 7:30ak aldera, Kiotokoare4 inguruan
"negutegi" efektuaz.
Ez da ba berez, atmosferara gas larregi botatzearren izorratu egiten
do(gu)la, gizakiok, ozono geruza eta ondorioz, berotu egiten dala gure
lur maitea.
Kamioiak matxura izan dau, egia da, neuk ikusi dodalako,
bai, baina ez "El gallo"n. Urgoitin baino.
Egia da bai, oilar bat dagoela, han dagoelako, baina han, paraje harek
berezko izena dau: Urgoiti.
Handik gertu bada, bai Urazka, eta Hospitale dagoen lekuan auzoa Labea
(ga), ez Usansolo, udalerri bereko auzoak danak Galdakakoak.
Izan ere, han palazioa egoan , orain dala gitxi albiste izan zana,
familiak, Adan de Yarzaren ondorengoek, lortu dabelako ia harri guztiak
batzea eta barriz eraikitzea,
Ez han bertan eraikiteko, gitxi goiti behiti autopistra pasatzen dan
tokian, hotela egiteko baino Mungi inguruan.
Itxaroten dot behingoz Euskadi Irratikoak eta HerriZaingo Saileko
trafikokoak, behar dan moduan deitzea toki horreri, eta baita
Galdakako Udalak be bai.
Garikoitz Etxebarria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041122/e9f19983/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago