[itzul] Ez "negutegi" ez "El gallo"
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Al, Aza 22, 09:26:14, CET 2004
Ba astinduko ditut, eta agertzen dan bakoitzean salatuko .
Interbiakek gaur egunkarietan jarri dau iragarkia euskerazkoan ondo, Erletxe-Urgoiti , baina gaztelaniaz Erletxe-El Gallo, eta EZ, ez dut onartzen Aldundiaren menpe dagoen erakunde horren eta salatu egiten dot.
Ze prentsa bulegoak holan bidaltzen du eta begira noraino heltzen dan toponimo hori.
Egunero hortik hartzen dot bidea. Gustora nabil errepide horretatik, baina bihotza baino gehiago urratzen deustie. Geure geurea dana ostontzen deuskue edo ostontzen (g)dabilz.
Ondo dago errepideak egitea, baina askoz be hobeto gure toponimia zaintzea
Zaindu maite dozun hori.
Bardin Larrabetzuko obrak direla ta ( Alto de Morga=Morga gana, Morga que gana algo).
Ez naz Morgakoa, baina Jon Agirrek esan eban moduan batetik Aretxabalgana, Astoreka igoten dogula, eta beherantza Gerekiz.
Hemen gurean, Ez dago "Salvaje" hondatzarrik, Barinatxe baino.
Ez da negutegi efektua, berotze efektua baino.
Garikoitz
----- Original Message -----
From: vegiluz a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Monday, November 22, 2004 9:08 AM
Subject: RE: [itzul] Ez "negutegi" ez "El gallo"
Aupa:
Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzari dagokionez, bost axola zaio zein den benetako izena. Berdin zaion bezala euren web gunea akatsez beterik egotea, izan ere bi urte daramatzagu zuzenketa eta eguneratze baten atzetik eta alferrik.
Egin dezakegun bakarra da zuei laguntza eskatu postontzia iradokizunez bete dezazuen, alegia, kexa-iradokizunez. Zuek zeuek ikusi nahi baduzue, hona helbidea:
http://www.trafico.euskadi.net/euskera/html/menu.html
Benetan lotsagarria!
Eskerrik asko aldez aurretik lagunduko diguzuen guztioi
Herrizaingo Saila
Veronica Egiluz
-----Mensaje original-----
De: Gari [mailto:garikoitze a bildua euskalnet.net]
Enviado el: viernes, 19 de noviembre de 2004 19:42
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Ez "negutegi" ez "El gallo"
Euskadi Irratian goizean, 7:30ak aldera, Kiotokoare4 inguruan "negutegi" efektuaz.
Ez da ba berez, atmosferara gas larregi botatzearren izorratu egiten do(gu)la, gizakiok, ozono geruza eta ondorioz, berotu egiten dala gure lur maitea.
Kamioiak matxura izan dau, egia da, neuk ikusi dodalako,
bai, baina ez "El gallo"n. Urgoitin baino.
Egia da bai, oilar bat dagoela, han dagoelako, baina han, paraje harek berezko izena dau: Urgoiti.
Handik gertu bada, bai Urazka, eta Hospitale dagoen lekuan auzoa Labea (ga), ez Usansolo, udalerri bereko auzoak danak Galdakakoak.
Izan ere, han palazioa egoan , orain dala gitxi albiste izan zana, familiak, Adan de Yarzaren ondorengoek, lortu dabelako ia harri guztiak batzea eta barriz eraikitzea,
Ez han bertan eraikiteko, gitxi goiti behiti autopistra pasatzen dan tokian, hotela egiteko baino Mungi inguruan.
Itxaroten dot behingoz Euskadi Irratikoak eta HerriZaingo Saileko trafikokoak, behar dan moduan deitzea toki horreri, eta baita Galdakako Udalak be bai.
Garikoitz Etxebarria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041122/9d02db49/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago