[itzul] Noticias a granel
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Aza 25, 14:09:43, CET 2004
Oso aukera politak eskaini dira. Dena dela, "Saski-naski" aukeratzekotan,
marratxoa beharko luke, Xabierrek esan duen moduan, Euskaltzaindiaren 25.
Arauaren arabera (Hitz elkartuen osaera eta idazkera):
II.2. Marrarekin idaztekoak diren hitz elkartuak
d) Barra-barra, plisti-plasta eta zehatz-mehatz modukoak: bor-bor,
kili-kili, mara-mara, pil-pil, txin-txin, txio-txio(ka); binbi-banba,
dinbili-danbala, hinki-hanka, kili-kolo, tirriki-tarraka, zirti-zarta;
auzi-mauzi, duda-muda, erran-merran, handi-mandi, nahas-mahas,
tarteka-marteka. Ikus, salbuespenetarako bereziki, AAAren 16. atala.
Jon Agirre
Bizkaia
-----Mensaje original-----
De: L. Azkune [mailto:laxaro a bildua sjloyola.org]
Nola ez dakidan albiste laburrez bakarrik osatuko ote den, SASKI NASKI
benetan egoki iruditu zait.
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren <mailto:xmendiguren a bildua elkarlanean.com>
Gero pentsatu dut, euskaraz tradizioa duen esamolde egoki bat badela:
SASKI-NASKI
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041125/7bd4f900/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago