[itzul] "akoltxatua"

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Al, Aza 29, 12:05:31, CET 2004


Kontua da horma ez dela 'soinugabetzen', estudioa baizik, eta estudioa
soinugabetzeko erabiltzen dira horma berezi horiek. Alde horretatik,
<soinugabetutako hormak> ez dakit egokia den.

Galdetzaileari lehenago aparte bidali diodan mezuan, hauxe jarri diot:

<<(...) "acoustically padded walls" direlako horiek 'isolamendu akustikoa
duten hormak' dituk, nik uste, 'isolamendu akustikoz hornitutako hormak'
alegia, edo, motzago, 'isolamendu akustikodun hormak'.(...) uste diat
nahikoa dela horrela ematea. Bestela, beste zerbait pentsatu beharko diagu
(horma bigunak, bigungarridun hormak, horma barnebigunak, horma
akustikoak(?)...)>>>

Alfontso
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: lunes, 29 de noviembre de 2004 11:39
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "akoltxatua"


> Zelan itzuliko zenukete irrati edo telebista-estudio bateko hormak,
> "acoustically padded walls"?

Ziurrenik ez du oso aterabide errazik. Ehuyarrek eta Euskaltermek
«barrubigun» ematen dute «padded, matelassé(a), acolchado(a)» esateko,
baina mantala edo txabusina aipatzen dute adibideetan. Jakina, «mantal
barrubiguna» izan daiteke, baina «horma barrubiguna»?

Beste irtenbide bat izan daiteke «soundproofed, insonorisé(e),
insonorizado(a)» gisa interpretatzea: «soinugabetutako hormak».

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago