[itzul] Afinar intervalos de tercera menor

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Al, Aza 29, 13:55:33, CET 2004


RE: [itzul] Afinar intervalos de tercera menorBai, gurean 'gozatu' proposatu
genuen, 'afinatu'-k baldintza minimoa betetzen ez duelako, eta 'gozatu'
erabili izan delako horretarako, idatziz behintzat; Ik. Euskal Hiztegia:

"... 3. du ad. Burdinari edo burdinazko lanabes edo armei beharrezko
gogortasun eta malgutasuna eman. Ezpata gozatu. II (*1918, 1976). Musika
tresna bat bere doinuan jarri. Gozatu zen bere gitarra."

Hala ere, Hiztegi Batuko erabaki berria aipatu dut soilik, gauzak dezente
aldatu dituelako (esaterako, 'gozatu' ez du aipatu ere egin). Elhuyar
Hiztegiaren DBa eguneratua dago, baina eduki horiek eguneraturik
argitaratzea ez da beti berehalakoa izaten. Hurrengo bertsio inprimatu eta
elektronikoetan eguneraturik ageriko da.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
Asteasuain, 14 / 20170 Usurbil
(+34) 943 36 30 40
agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------

  -----Mensaje original-----
  De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
  Enviado el: lunes, 29 de noviembre de 2004 13:44
  Para: itzul a bildua postaria.com
  Asunto: RE: [itzul] Afinar intervalos de tercera menor


  Bitarteak bi soinuren arteko aldeak dira. Hirudun minorrekoan, tonu bat
eta erdiko (edo hiru tonuerdiko) aldea dago bi nota horien artean. Esate
baterako, re eta fa noten arteko aldea hirudun minorrekoa da (goranzkoa
bada, jakina).

  Nola erabiltzen den? Alabari galdetu beharko nioke orain Kontserbatorioan
nola esaten duten, nik erdaraz ikasi nuelako, baina goiko azalpenean bi
aldiz erabili dut "minorreko". Beraz, garbi dago hori dela nire joera
(zuzena ala okerra).

  Beste aldetik, afinatu esaten da, baina baita gozatu ere (Elhuyar
hiztegia).

  Xabier Pascual Jimenez
  Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
  Eusko Jaurlaritza

  Tel: 945 01 90 56
  Fax: 945 01 90 62


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041129/3ac8d7e4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago