[itzul] Afinar intervalos de tercera menor

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Al, Aza 29, 13:44:16, CET 2004


Bitarteak bi soinuren arteko aldeak dira. Hirudun minorrekoan, tonu bat eta
erdiko (edo hiru tonuerdiko) aldea dago bi nota horien artean. Esate
baterako, re eta fa noten arteko aldea hirudun minorrekoa da (goranzkoa
bada, jakina).

Nola erabiltzen den? Alabari galdetu beharko nioke orain Kontserbatorioan
nola esaten duten, nik erdaraz ikasi nuelako, baina goiko azalpenean bi
aldiz erabili dut "minorreko". Beraz, garbi dago hori dela nire joera
(zuzena ala okerra). 

Beste aldetik, afinatu esaten da, baina baita gozatu ere (Elhuyar hiztegia).

Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
 
Tel: 945 01 90 56
Fax: 945 01 90 62 


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041129/5cd4c067/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago