[itzul] Afinar intervalos de tercera menor
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Al, Aza 29, 17:22:05, CET 2004
RE: [itzul] Afinar intervalos de tercera menorNire ustez "gozatu" aditza tresnei baino ez dagokio (ahotsa barne). Ez dut uste ekintza abstraktua denean, kasu honetan bezala, balio duenik. Eta tonuan jartzeari dagokionez, gauza bera: gozatzea eta tonuan jartzea gauza bera dira, baina ez dut uste minor edo maior bat tonuan jartzea egokia denik, berez, maior eta minor tonuak baitira.
Hala ere, hausnarketa egin ondoren proposamen bat bota nahi nuke: akordeak egokitu/findu edo doitu/egokitu/findu soilik.
----- Original Message -----
From: Antton Gurrutxaga
To: 'ItzuL'
Sent: Monday, November 29, 2004 1:55 PM
Subject: RE: [itzul] Afinar intervalos de tercera menor
Bai, gurean 'gozatu' proposatu genuen, 'afinatu'-k baldintza minimoa betetzen ez duelako, eta 'gozatu' erabili izan delako horretarako, idatziz behintzat; Ik. Euskal Hiztegia:
"... 3. du ad. Burdinari edo burdinazko lanabes edo armei beharrezko gogortasun eta malgutasuna eman. Ezpata gozatu. II (*1918, 1976). Musika tresna bat bere doinuan jarri. Gozatu zen bere gitarra."
Hala ere, Hiztegi Batuko erabaki berria aipatu dut soilik, gauzak dezente aldatu dituelako (esaterako, 'gozatu' ez du aipatu ere egin). Elhuyar Hiztegiaren DBa eguneratua dago, baina eduki horiek eguneraturik argitaratzea ez da beti berehalakoa izaten. Hurrengo bertsio inprimatu eta elektronikoetan eguneraturik ageriko da.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
Asteasuain, 14 / 20170 Usurbil
(+34) 943 36 30 40
agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 29 de noviembre de 2004 13:44
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Afinar intervalos de tercera menor
Bitarteak bi soinuren arteko aldeak dira. Hirudun minorrekoan, tonu bat eta erdiko (edo hiru tonuerdiko) aldea dago bi nota horien artean. Esate baterako, re eta fa noten arteko aldea hirudun minorrekoa da (goranzkoa bada, jakina).
Nola erabiltzen den? Alabari galdetu beharko nioke orain Kontserbatorioan nola esaten duten, nik erdaraz ikasi nuelako, baina goiko azalpenean bi aldiz erabili dut "minorreko". Beraz, garbi dago hori dela nire joera (zuzena ala okerra).
Beste aldetik, afinatu esaten da, baina baita gozatu ere (Elhuyar hiztegia).
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
Tel: 945 01 90 56
Fax: 945 01 90 62
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041129/fa880a69/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago