[itzul] fielato
Alberto Martinez de la Quadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
As, Urr 5, 12:01:22, CEST 2004
Jose Luis Zurutuzaren Aita Villasante de Arantzazu artikuluan azaltzen
da zer den fielatoa:
Villasanteren hitzekin jarraituz, “Gure etxetik oso hurbil zegoen, baita
ere, Gernikako fielatoa Errenteriako zubiaren ondoan (“Luisen portaletik
berrogeita hamar bat metrora, ibaiko zubiaren beste aldera, Gernikako
lehenengo etxean”, zehazten du Gandariasek); eta han bizi zen Satur,
Gandarias baten alarguna, eta honek zeraman fielato hura. Hor ere
sarritxo egoten zen gure aita Arantzazuko errebistak, eta batez ere
Mixioetakoa, irakurtzen”.
Satur izeneko alargun hori Saturnina Gorriño zen, Jose Antonio Gandarias
beraren lagunaren ama. Eta “fielato” delako horretan, Saturek zerga
moduko bat kobratzen zien gauzak saltzera zetozen baserritarrei, herriko
merkatuan saltoki bat eduki ahal izateko.
http://www.idazleak.org/argitalpenak/hegats/hegats31.pdf
>>> "fielato" hori euskaraz zelan den ba al daki inork? Hau da, "fielak"
beraren zereginetarako daukan bulego horri zelan esaten zaion?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041005/afd01c5c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago