[itzul] fielato

M-Olaizola a bildua ivap.es M-Olaizola a bildua ivap.es
Ost, Urr 6, 13:27:32, CEST 2004


Mungiatik egindako kontsulta batean, 'fielato' euskaraz nola esan galdetu
ziguten IZOn. Galdetzaileak berak adierazi zigunez, garai batean zergak
kobratzen zituzten tokia da. Proposamena 'katetxea' izan zen.

 

Proposamenaren arrazoiak:

 

Espainiako Akademiaren hiztegiaren arabera, hauek dira "fielato" hitzaren
adierak:

 

1. m. Oficio de fiel.

2. m. Oficina del fiel.

3. m. Oficina a la entrada de las poblaciones en la cual se pagaban los
derechos de consumo.

 

Galdetzailearen azalpena gogoan (zergak kobratzen zituzten tokia), adiera
horietatik hirugarrena zegokiola ondorioztatu genuen.

 

Interneten begiratu bat eginda, testu hauek aurkitu genituen, euskaraz eta
gaztelaniaz:

 

La pequeña casa que podemos ver en esta zona de Arnaga, era la aduana o
"Katetxe" (casa de la cadena), así llamada porque había una cadena que
cerraba el paso y en la que debían pagar un impuesto las mercancías que
venían de Bilbao.

http://www.mungia.org/cas/turismo/ruta4.htm
<http://www.mungia.org/cas/turismo/ruta4.htm> 

 

Arnaga inguru honetan ikus daitekeen etxetxo txiki hori errenteria edo
aduana zen. Katetxea esaten zioten, zeren kate bat egoten baitzen bidean eta
Bilbo aldetik etortzen ziren merkantziek zerga bat ordaindu behar izaten
zuten.

http://www.mungia.org/euskara/turismo/ruta4.htm
<http://www.mungia.org/euskara/turismo/ruta4.htm> 

 

Orotariko Euskal Hiztegian, "aduana", "alcabala", "tributo" dira, besteak
beste, "kate" hitzaren ordainak (Toribio Etxebarriaren eta Kirikiñoren
testuetan ageri da).

 

 

 

-----Mensaje original-----
De: Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org] 
Enviado el: martes, 05 de octubre de 2004 11:03
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] fielato

 

"fielato" hori euskaraz zelan den ba al daki inork? Hau da, "fielak" beraren
zereginetarako daukan bulego horri zelan esaten zaion?

 

eskerrik asko

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041006/d8a889eb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago