[itzul] fielato

Eneko & Jasone masala a bildua euskalnet.net
Ast, Urr 7, 11:28:52, CEST 2004


    Laudio-Areta-Orozko inguru horretan, Bizkaia-Aiara mugan, finean, "la cadena"-ko etxe bat daukate, zergen kontu huraxe zela eta halaxe deituta; ez dakit euskaraz izenik zuen, eta agian laudioar petoren batek ekar lezake testigantza jantziagoa Itzulera...
  ----- Original Message ----- 
  From: Enrike 
  To: ItzuL 
  Sent: Wednesday, October 06, 2004 3:16 PM
  Subject: RE: [itzul] fielato


  Testigantza moduan besterik ez bada ere, eta Mertxek adierazitakoaren ildotik, Elgetan badugu etxe bat azpian arkua duena, bertatik Bizkairako errepidea pasatzen da eta beti entzun izan dugu hor kobratzen zirela zergak (ez dakit Bizkaira eramaten ziren merkantziei, handik zetozenei edo biei). Guk arkuari edo tunelari "Kataia" deitzen diogu, eta Mertxek azaldu duen moduan, hor katea omen zegoen.

  Enrike Gorrotxategi
    -----Mensaje original-----
    De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre de M-Olaizola a bildua ivap.es
    Enviado el: miércoles, 06 de octubre de 2004 13:28
    Para: itzul a bildua postaria.com
    Asunto: RE: [itzul] fielato


    Mungiatik egindako kontsulta batean, 'fielato' euskaraz nola esan galdetu ziguten IZOn. Galdetzaileak berak adierazi zigunez, garai batean zergak kobratzen zituzten tokia da. Proposamena 'katetxea' izan zen.



    Proposamenaren arrazoiak:



    Espainiako Akademiaren hiztegiaren arabera, hauek dira "fielato" hitzaren adierak:



    1. m. Oficio de fiel.

    2. m. Oficina del fiel.

    3. m. Oficina a la entrada de las poblaciones en la cual se pagaban los derechos de consumo.



    Galdetzailearen azalpena gogoan (zergak kobratzen zituzten tokia), adiera horietatik hirugarrena zegokiola ondorioztatu genuen.



    Interneten begiratu bat eginda, testu hauek aurkitu genituen, euskaraz eta gaztelaniaz:



    La pequeña casa que podemos ver en esta zona de Arnaga, era la aduana o "Katetxe" (casa de la cadena), así llamada porque había una cadena que cerraba el paso y en la que debían pagar un impuesto las mercancías que venían de Bilbao.

    http://www.mungia.org/cas/turismo/ruta4.htm



    Arnaga inguru honetan ikus daitekeen etxetxo txiki hori errenteria edo aduana zen. Katetxea esaten zioten, zeren kate bat egoten baitzen bidean eta Bilbo aldetik etortzen ziren merkantziek zerga bat ordaindu behar izaten zuten.

    http://www.mungia.org/euskara/turismo/ruta4.htm



    Orotariko Euskal Hiztegian, "aduana", "alcabala", "tributo" dira, besteak beste, "kate" hitzaren ordainak (Toribio Etxebarriaren eta Kirikiñoren testuetan ageri da).







    -----Mensaje original-----
    De: Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org] 
    Enviado el: martes, 05 de octubre de 2004 11:03
    Para: ItzuL
    Asunto: [itzul] fielato



    "fielato" hori euskaraz zelan den ba al daki inork? Hau da, "fielak" beraren zereginetarako daukan bulego horri zelan esaten zaion?



    eskerrik asko
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041007/c577b27a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago