[itzul] fielato

EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net
Or, Urr 8, 08:12:42, CEST 2004


Beste horrenbeste gertatzen da Ondarroa eta Mutriku herrien artean,
"Katetxe" izeneko etxea dago bi herri horien arteko mugan.
Joserra Egiluz

-----Mensaje original-----
De: Eneko & Jasone [mailto:masala a bildua euskalnet.net]
Enviado el: jueves, 07 de octubre de 2004 11:29
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] fielato


    Laudio-Areta-Orozko inguru horretan, Bizkaia-Aiara mugan, finean, "la
cadena"-ko etxe bat daukate, zergen kontu huraxe zela eta halaxe deituta; ez
dakit euskaraz izenik zuen, eta agian laudioar petoren batek ekar lezake
testigantza jantziagoa Itzulera...

----- Original Message ----- 
From: Enrike <mailto:kultura a bildua elgeta.net>  
To: ItzuL <mailto:itzul a bildua postaria.com>  
Sent: Wednesday, October 06, 2004 3:16 PM
Subject: RE: [itzul] fielato

Testigantza moduan besterik ez bada ere, eta Mertxek adierazitakoaren
ildotik, Elgetan badugu etxe bat azpian arkua duena, bertatik Bizkairako
errepidea pasatzen da eta beti entzun izan dugu hor kobratzen zirela zergak
(ez dakit Bizkaira eramaten ziren merkantziei, handik zetozenei edo biei).
Guk arkuari edo tunelari "Kataia" deitzen diogu, eta Mertxek azaldu duen
moduan, hor katea omen zegoen.
 
Enrike Gorrotxategi

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre
de M-Olaizola a bildua ivap.es
Enviado el: miércoles, 06 de octubre de 2004 13:28
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] fielato



Mungiatik egindako kontsulta batean, 'fielato' euskaraz nola esan galdetu
ziguten IZOn. Galdetzaileak berak adierazi zigunez, garai batean zergak
kobratzen zituzten tokia da. Proposamena 'katetxea' izan zen.

 

Proposamenaren arrazoiak:

 

Espainiako Akademiaren hiztegiaren arabera, hauek dira "fielato" hitzaren
adierak:

 

1. m. Oficio de fiel.

2. m. Oficina del fiel.

3. m. Oficina a la entrada de las poblaciones en la cual se pagaban los
derechos de consumo.

 

Galdetzailearen azalpena gogoan (zergak kobratzen zituzten tokia), adiera
horietatik hirugarrena zegokiola ondorioztatu genuen.

 

Interneten begiratu bat eginda, testu hauek aurkitu genituen, euskaraz eta
gaztelaniaz:

 

La pequeña casa que podemos ver en esta zona de Arnaga, era la aduana o
"Katetxe" (casa de la cadena), así llamada porque había una cadena que
cerraba el paso y en la que debían pagar un impuesto las mercancías que
venían de Bilbao.

http://www.mungia.org/cas/turismo/ruta4.htm
<http://www.mungia.org/cas/turismo/ruta4.htm> 

 

Arnaga inguru honetan ikus daitekeen etxetxo txiki hori errenteria edo
aduana zen. Katetxea esaten zioten, zeren kate bat egoten baitzen bidean eta
Bilbo aldetik etortzen ziren merkantziek zerga bat ordaindu behar izaten
zuten.

http://www.mungia.org/euskara/turismo/ruta4.htm
<http://www.mungia.org/euskara/turismo/ruta4.htm> 

 

Orotariko Euskal Hiztegian, "aduana", "alcabala", "tributo" dira, besteak
beste, "kate" hitzaren ordainak (Toribio Etxebarriaren eta Kirikiñoren
testuetan ageri da).

 

 

 

-----Mensaje original-----
De: Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org] 
Enviado el: martes, 05 de octubre de 2004 11:03
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] fielato

 

"fielato" hori euskaraz zelan den ba al daki inork? Hau da, "fielak" beraren
zereginetarako daukan bulego horri zelan esaten zaion?

 

eskerrik asko

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041008/c2ed897e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago