[itzul] Uso y disfrute

Ana I. Morales rezmocaa a bildua lg.ehu.es
Al, Urr 18, 12:44:04, CEST 2004


Termino teknikoa dela diodanean, esan gura dut, oker ez banago, "erabiltze"
hutsa baino zerbait gehiago dela. Kasurako, pisu baten gozamena badaukazu,
erabiltzeaz gain, alokatu ere egin ahal duzu eta dirua poltsikoratu.

ana

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de MENIKA LARRINAGA, MIREN IGONE
Enviado el: lunes, 18 de octubre de 2004 12:38
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Uso y disfrute


Fika aldean (Bizkaia da), "gozamena" esaten diote horri, dibulgazio edo
teknikak gorabehera.


-----Mensaje original-----
De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
Enviado el: lunes 18 de octubre de 2004 12:22
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Uso y disfrute







Euskaltermen _zerbait erabiltzeko eta harekin gozatzeko eskubide _ agertzen
da. Ez dakit zelako testua duzun esku artean, dibulgaziokoa edo teknikoa;
teknikoa izanez gero, gustatzen ez bazaizu ere, beharbada hura erabili
behar zenuke,  alorreko adituek hala omen darabiltelako.
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago