[itzul] Uso y disfrute
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Al, Urr 18, 12:53:44, CEST 2004
Bazterrak nahastera nator, sentitzen dut. Lehenengo eta behin
aztertu beharreko kontua litzateke zure testuan bi aditz horiek zentzu
erretorikoa duten edo legezko ondorioak dituzten.
Testu tekniko batekin ari bazara ohar bat: gaztelaniazko "disfrute"
hori "uso" baino zabalagoa da nire ustez.
RAEk horrela definitzen du "disfrutar" aditza eta lege kontuetarako
nik uste dut lehenengo adierari erreparatu beharko geniokeela
1. tr. Percibir o gozar los productos y utilidades de algo. Disfrutar la
buena comida.
2. intr. Tener alguna condición buena, física o moral, o gozar de
comodidad, regalo o conveniencia. Disfrutar de excelente salud, destreza,
estimación, fama, etc. U. t. c. tr.
3. intr. Tener el favor o amistad de alguien; aprovecharse de él. U. t. c.
tr.
4. intr. gozar (ǁ sentir placer).
Nik esango nuke "disfrutar" horrek eskubidedunari gauza bat
erabiltzearen ondorioz lor daitezkeen etekinak bereganatzeko eskubidea
ematen diola. Adibide batekin ea gai nahi naizen ezberdintasuna azaltzen:
Alokatzeko eskubidearen bidez maizterrak etxea erabil dezake, baina
erabiltzeko eskubide horrek askotan ez dio baimentzen etxe hori beste bati
alokatzeko eta alokairua maizterrak berak kobratzeko. Horretarako etxeko
jabearen baimen berezia behar da. "Disfrute" horrek, ordea, eskubidea emango
lioke eskubidea duenari erabiltzearen ondorioz eskura ditzakeen etekinak
jasotzeko, esaterako, maizterrak beste inori alokatuz lor dezakeen dirua
bereganatzeko.
Deustuko Unibertsitateak -IVAPekin betera- argitaratu berri duen Zuzenbide
Zibileko Kode euskaratuan "lupertu" hitza erabiltzen du "disfrute" esateko.
Ziurrenik ondoko aditzak ezberdindu nahi izan dituelako: "disfrutar",
"gozar" eta "usar".
Deustuko proposamenari jarraituko bagenio, "erabiltzea eta lupertzea" izango
litzateke.
Lupertze aditza nondik datorren begiratzen ibili naiz eta ez dut aurkitu,
izan ere, Elhuyarrek ez du jasotzen eta Ibon Sarasolak ere ez. Sentitzen dut
zehaztasun gehiago ezin ematea. Ondo izan.Zelai.
-----Mensaje original-----
De: ITZULTZAILEA (EUSKARA) [mailto:euskara a bildua bergara.net]
Enviado el: lunes, 18 de octubre de 2004 12:19
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Uso y disfrute
Egun on,
horixe bera itzultzeko bada formularik euskaraz? Biak batera ez det ezer
aurkitu; disfrute bakarrik jarrita bai, baina "alarguntza-gozamen" eta
halako xelebrekeriak, eta nahiago nuke "gozamen" ez erabiltzea. Kasu
honetan, udalak herritar bati etxebizitza bat utzi behar dio, para su uso y
disfrute. Hasieran, "udalak utziko dion etxebizitza" jarri dut,
huts-hutsean, baina, orain, berdin-berdina ez delakoan, "erabiltzeko eta
xxxtzeko" jarri behar nukeela pentsatu dut. Kasu horretan, balioko luke
"erabiltzeko eta bizitzeko", edo libreegia ote? Eske "gozamen"....
Dena dela, nik nahiago nere aurreneko aukera. Ea zer esaten dezuten zuek.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041018/cc1dc1a0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago