BB: [itzul] Uso y disfrute

Xan xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
Al, Urr 18, 23:43:44, CEST 2004


ITZULTZAILEA (EUSKARA)(e)k dio:

>Nik uste nuen gauza bera bi aldiz, puztu nahiez-edo, esateko ohitura hori zela berriz ere, eta berez-berez, "erabili" besterik ez zuela esan nahi. Hori horrela ez dala jakinda, "erabiltzeko eta gozatzeko" jarri det (gogoz kontra), sekula-sekula entzun gabe baitaukat nik hitz hori horrelako ezer esateko.
>  
>
> ... Kasu honetan, udalak herritar bati etxebizitza bat utzi behar dio, para su uso y disfrute... (jatorrizko mezutik)

Udalak etxearen gozamena utzi dio..
Gurean horrelakorik jartzeak ez luke arazorik emango. Haatik ez du esan 
nahi Udalak etxea ematen diola, bainan "erabili" baino zerbait 
gehiagoren egiteko parada bai; zaila zait orain adieraztea, bainan 
zerbait "kontratu moral" suposatzen du bien artean.
Xan Othaburu



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago