BB: [itzul] Uso y disfrute

ITZULTZAILEA (EUSKARA) euskara a bildua bergara.net
Al, Urr 18, 13:32:33, CEST 2004


Bale, orain ulertu det. Nire lankide Nereak ere Molinerrean begiratuta esan dit "erabili" ez ezik, etxebizitza hortatik "probetxu atera" ere izan daitekeela (zuek esanda bezala): Aprovecharse o beneficiarse; percibir alguien las rentas u obtener el provecho de cierta cosa aunque no sea propiedad suya. Nik uste nuen gauza bera bi aldiz, puztu nahiez-edo, esateko ohitura hori zela berriz ere, eta berez-berez, "erabili" besterik ez zuela esan nahi. Hori horrela ez dala jakinda, "erabiltzeko eta gozatzeko" jarri det (gogoz kontra), sekula-sekula entzun gabe baitaukat nik hitz hori horrelako ezer esateko. Aukeran,Txemak esandako "erabili eta baliatu" askoz argiago eta "normalagoa" da niretzat. Lastima gauzak askotan "diren bezala" onartu beharra (badakit batzuetan hala dela, bale....)    








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago