Re: [itzul] revolución de octubre

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Urr 19, 09:29:23, CEST 2004


Autore gehienek (nik daukadan dokumentazio ugariaren arabera, behintzat) 
iraultza deitzen diote.
Asturiasen, dirua eta jabetza pribatua deuseztatu egin ziren eta Espainiako 
gobernuak armada bidali behar izan zuen iraultza menderatzeko eta Katalunian 
Companys-ek Estat Catalá zeritzona ezarri zuen.
1.335 lagun hil ziren eta 30.000 preso hartu zituzten (Kataluniako 
Generalitat osoa barne).
Eskuineko historialari askok, garrantzia kendu nahian-edo, iraultzatzat 
jotzen ez badute ere,
iraultzaren ondorioz, "Frente Popular" zeritzonak irabazi zituen hauteskunde 
orokorrak antolatu behar izan ziren.
Gainera, gero, Espainiako Gerra Zibilean, Gaztela, Extremadura eta, batez 
ere, Katalunia eta Aragoiko  zenbait lekutan sortu zen Iraultza 
Libertarioaren edo Anarkistaren (munduan izan den iraultza anarkista 
bakarraren) hastapena izan zen.
Datuen arabera, zeuk erabaki.


----- Original Message ----- 
From: "Asier Sarasua" <asarasua a bildua codesyntax.com>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, October 19, 2004 8:30 AM
Subject: [itzul] revolución de octubre


Revolución de Octubre. Ez dihardut Erusiakoaz, hemengoaz baizik. 1934ko
urriaren 34an izan zena.
Urriko Iraultza, Altxamendua eta Matxinada aurkitu ditut.

Gazteleraz ere, Revolución esaten den arren, autore askoren ustez ez zen
benetako iraultzarik izan, eta nahiago dute Insurrección edo Alzamiento
erabiltzea.

Eman behar izan duzue hori lehenago euskaraz?

Eskerrik asko,
Asier









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago