Re: [itzul] revolución de octubre

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
As, Urr 19, 11:06:55, CEST 2004


Josemari Navascués-ek:
>Autore gehienek (nik daukadan dokumentazio ugariaren arabera, behintzat) 
>iraultza deitzen diote.
>(...)Eskuineko historialari askok, garrantzia kendu nahian-edo, 
>iraultzatzat jotzen ez badute ere,


Gai honetan ni baino askoz jantziago egongo zara, eta ez dizut ezetzik 
esango, baina ez dut uste eskuindarren/ezkertiarren arteko aldea denik. Ez 
hori bakarrik behintzat.
Toribio Etxebarria sozialista eibartarrak, "Revolución" hitzarekin batera, 
"Insurrección" eta "Alzamiento revolucionario" aipatzen ditu. D. Ruiz 
historialariak idatzitako liburu baten izenburua «Insurrección defensiva y 
revolución obrera. El octubre español de 1934» da. Eibarren gertatutakoa 
biltzen duen lan bakarraren izenburua (eta hau ere, garbi-garbi, ez da 
eskuindar baten lana):  "La insurrección de octubre del 34 y la II 
República en Eibar" (Jesus Gutierrez, 2001). Eta euskaraz egin den lan 
bakarrean ere (1993, argitaratu barik), Iraultza hitzarekin batera, 
Altxamendu hitza ere badarabilte Oier Narbaiza eta Oier Arazolaza kazetariek.

Interneten ere, hainbat lekutan aipatzen da Insurrección hitza, bai foro 
anarkistetan zein komunistetan.

Ez dut uste, beraz, eskuindarren patrimonioa denik (eta ezta beraien 
asmakizuna ere).

Jesus Gutierrezen lanaren hitzaurrean, hauxe dio:
"Puede llamar la atención el título de este libro al denominar los hechos 
como insurrección y no como revolución, pero la explicación es sencilla. La 
palabra revolución se refiere al cambio violento en las instituciones 
políticas de un país. Esos cambios radicales sí se dieron brevemente en 
1934 en los casos de Cataluña con la proclamación del Estado catalán o en 
los violentos acontecimientos de Asturias, con cambios sustanciales en la 
vida de la sociedad y sus órganos de poder. Sin embargo, no parece la 
definición más acertada para los sucesos de Eibar, ciudad en la que sí se 
da una insurrección, definida como la sublevación o levantamiento de un 
pueblo contra la autoridad legalmente establecida, pero no una revolución 
propiamente dicha. Sin la pretensión de zanjar tan espinoso asunto 
conceptual, en el caso de Eibar nos ha parecido más oportuno denominar 
insurrección a los hechos ocurridos en la ciudad en octubre de 1934. "


Iñigo Roque-k:
>Urriaren aipua oso lausoa da, nahasgarria. Zuk zeuk esaten duzunez, urriko
>iraultza irakurri, eta, testuingururik ezean, ezin jakin Asturiaskoa edo
>Errusiakoa den. Beraz, erreferentziak beste bat behar du; esaterako, 
>lekua. (...)
>Datuen arabera, zeuk erabaki.

Euskal Herriko eta Eibarko kasuak direnez nik aztertu behar ditudanak, eta 
Gutierrezen aipamenari kasu eginez, "Insurrección" beharko luke, hortaz.

Eskerrik asko

Asier





>----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <asarasua a bildua codesyntax.com>
>To: <itzul a bildua postaria.com>
>Sent: Tuesday, October 19, 2004 8:30 AM
>Subject: [itzul] revolución de octubre
>
>
>Revolución de Octubre. Ez dihardut Erusiakoaz, hemengoaz baizik. 1934ko
>urriaren 34an izan zena.
>Urriko Iraultza, Altxamendua eta Matxinada aurkitu ditut.
>
>Gazteleraz ere, Revolución esaten den arren, autore askoren ustez ez zen
>benetako iraultzarik izan, eta nahiago dute Insurrección edo Alzamiento
>erabiltzea.
>
>Eman behar izan duzue hori lehenago euskaraz?
>
>Eskerrik asko,
>Asier
>
>
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago