Re: [itzul] revolución de octubre

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Urr 19, 13:50:59, CEST 2004


Ez daukazu kontsultatu beharrik, bete-betean asmatu duzu-eta, Jon, hitz gutxitan eta denok ulertzeko moduan esanda; ñabardura bat baino ez, Euskal Herriko abertzale maioritarioak (eta ia-ia bakarrak, salbuespenak salbuespen) eskuinekotzat soilik zituztela esatea, eskas geratzea da; vaticanistak, integristak, fundamentalistak (orduan ere bai) ultraerlijotsuak eta abar eta abar zirela adierazten zuten hitzetik hortzera.
Gero gerokoak, zuk adierazi duzun moduan.
  ----- Original Message ----- 
  From: jon-agirre a bildua ej-gv.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Tuesday, October 19, 2004 1:30 PM
  Subject: RE: [itzul] revolución de octubre


  -----Mensaje original-----
  De: Josemari Navascués [mailto:aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es] 
   Eta  1934ko urriko gertakizunen ondoriozko hauteskundeen osteko "Frente Popularraren" agintaritzapean, Espainian (dibortzioa, abortua, emakumeen eskubideak, hezkuntza, etab.) eta Hego Euskal Herrian -Eibar barne, edo aitzindari, agian- (Autonomia Estatutua),  "gauzen egoera eta gobernua" zeharo aldatu ziren.



  Ez naiz historialaria, baina, irakurritra daukadanez, Autonomia Estatutua ez zen matxinada horregatik lortu. Araudia, garai hartan euskaraz esaten zioten bezala, urte bi geroago lortu zen, eta, besteak beste, gerra hasi zelako. Ez ditut datuak eskura, baina bibliografia ugaria dago horretaz. Espainiako ezkerraren lehentasunetan ez zegoen autonomia, ezta bigarrentasunetan ere. Kataluniari lehenago eman bazioten, han ezkerra nagusi zelako izan zen, eta Euskal Herrian ez zuten eman abertzale katolikoen (beraz, haien pentsaeran eskuindarren) eskuetan egongo bide zelako hemengo agintea eta gobernua, hau da, Euzkadi'ko Jaurlaritza. Azkenean eman bazuten izan zen gerra hasi zelako eta legalitatearen eta demokraziaren, hots, Errepublikaren aldeko sutsuak behar zituztelako.



  Dena den, esandakoa zehatzago esateko kontrastatu beharko nuke eta orain ezin dut.



  Jon Agirre Garai

  Bizkaia




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041019/7ae8800c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago