RE: [itzul] revolución de octubre
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Urr 19, 13:30:42, CEST 2004
-----Mensaje original-----
De: Josemari Navascués [mailto:aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es]
Eta 1934ko urriko gertakizunen ondoriozko hauteskundeen osteko "Frente
Popularraren" agintaritzapean, Espainian (dibortzioa, abortua, emakumeen
eskubideak, hezkuntza, etab.) eta Hego Euskal Herrian -Eibar barne, edo
aitzindari, agian- (Autonomia Estatutua), "gauzen egoera eta gobernua"
zeharo aldatu ziren.
Ez naiz historialaria, baina, irakurritra daukadanez, Autonomia Estatutua ez
zen matxinada horregatik lortu. Araudia, garai hartan euskaraz esaten zioten
bezala, urte bi geroago lortu zen, eta, besteak beste, gerra hasi zelako. Ez
ditut datuak eskura, baina bibliografia ugaria dago horretaz. Espainiako
ezkerraren lehentasunetan ez zegoen autonomia, ezta bigarrentasunetan ere.
Kataluniari lehenago eman bazioten, han ezkerra nagusi zelako izan zen, eta
Euskal Herrian ez zuten eman abertzale katolikoen (beraz, haien pentsaeran
eskuindarren) eskuetan egongo bide zelako hemengo agintea eta gobernua, hau
da, Euzkadi'ko Jaurlaritza. Azkenean eman bazuten izan zen gerra hasi zelako
eta legalitatearen eta demokraziaren, hots, Errepublikaren aldeko sutsuak
behar zituztelako.
Dena den, esandakoa zehatzago esateko kontrastatu beharko nuke eta orain
ezin dut.
Jon Agirre Garai
Bizkaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041019/e2ed9b05/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago