[itzul] Bi galdera

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Urr 20, 15:55:23, CEST 2004


	Seminarioan ibili garenok atseginez onartzen dugu berorikako
tratamendua.

	Umore sena ere, antza, oso berezia dugu. Niri oso aringarri ona
iruditu zait <<...autozentsura...>> jartzea, mezuari dramatismoa kentzeko,
baina, tira.

	Zeure galdera dela eta, dirudienez, produktu batzuk (denak ez
esatearren) modu bitara "aurkez" daitezke: banatzaile eta handizkarientzako
formatuan, edo kontsumitzailearentzako formatuan.

	Esku artean darabilzun "hitz-eraikinak" haragia
kontsumitzailearentzako formatuan "aurkezten" dela esan nahi du.

	Bestalde, agerian dago "hitz-eraikin" hori ez dela esaldi baten
barruan sartzeko, taula baten lauki batean baizik.

	Hartara, nik honela ipiniko nuke: <<haragia txikizkako formatuan>>
edo <<haragia txikizkako zatietan>>.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago