[itzul] SIGE

j-eiguren a bildua ej-gv.es j-eiguren a bildua ej-gv.es
Ast, Urr 21, 16:00:11, CEST 2004


Behin siglak ipini beharrean egon nintzen eta jasota daukat "Kudeaketarako
Sistema Integratua" KSI ipini nuela, baina erderazkoan bakarrik zekarren
SIG, eta ez SIGE
 
 
Jone Eiguren
Industria Saila
 
 
 

-----Mensaje original-----
De: Josemari Navascués [mailto:aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es] 
Enviado el: jueves, 21 de octubre de 2004 15:56
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] SIGE


14. zk.a duen 2000ko urtarrilaren 21eko EHAA-n, BESTELAKO XEDAPENAK deritzon
atalean, 245 zk.an (245 zk. jartzen du bertan)
"Kudeaketa ekonomikoa egiteko sistema integratua" dakar (siglarik gabe).
Euskaltermen "sistema integrado de gestión" eskatuta, besteak beste,
adibidez,
sistema integrado de gestión para la administración pública = administrazio
publikorako kudeaketa-sistema integratua
azaltzen da.
Beraz, ez dakit GEIZ hori nondik norakoa den.
Nik neuk ez nieke sigla horiei jaramon handirik egingo, eta, lasai-lasai, 
"Kudeaketa ekonomikorako sistema integratua" edo "Kudeaketa ekonomikoa
egiteko sistema integratua" ipiniko nuke.

----- Original Message ----- 
From: Inma  <mailto:euskara.le a bildua legazpi.net> Urzelai 
To: Itzul zerrenda <mailto:itzul a bildua postaria.com>  
Sent: Thursday, October 21, 2004 3:09 PM
Subject: [itzul] SIGE


SIGE "Sistema integrado de gestión ecónomica" esan nahi omen du. Eta horren
ordaina euskaraz GEIZ dela ikusi dut aldizkari ofizialean baina ez dut
ikusten zer dagoen horren azpian. 

Argibiderik?

Mila esker.

Inma.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041021/ce5a518d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago