[itzul] SIGE
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Urr 21, 15:55:50, CEST 2004
14. zk.a duen 2000ko urtarrilaren 21eko EHAA-n, BESTELAKO XEDAPENAK deritzon atalean, 245 zk.an (245 zk. jartzen du bertan)
"Kudeaketa ekonomikoa egiteko sistema integratua" dakar (siglarik gabe).
Euskaltermen "sistema integrado de gestión" eskatuta, besteak beste, adibidez,
sistema integrado de gestión para la administración pública = administrazio publikorako kudeaketa-sistema integratua
azaltzen da.
Beraz, ez dakit GEIZ hori nondik norakoa den.
Nik neuk ez nieke sigla horiei jaramon handirik egingo, eta, lasai-lasai,
"Kudeaketa ekonomikorako sistema integratua" edo "Kudeaketa ekonomikoa egiteko sistema integratua" ipiniko nuke.
----- Original Message -----
From: Inma Urzelai
To: Itzul zerrenda
Sent: Thursday, October 21, 2004 3:09 PM
Subject: [itzul] SIGE
SIGE "Sistema integrado de gestión ecónomica" esan nahi omen du. Eta horren ordaina euskaraz GEIZ dela ikusi dut aldizkari ofizialean baina ez dut ikusten zer dagoen horren azpian.
Argibiderik?
Mila esker.
Inma.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041021/b0f2b068/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago