RE: [itzul] Estado-nación

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Or, Urr 22, 10:06:26, CEST 2004


Ez dut uzte gauza bera direnik.

Nire ustez, Estado-nación terminoak ondoko hau adierazi nahi du: Estatua den
lurraldea baina arrazoi ezberdinengatik herri bakarra denik esan ezin
daitekeenean, adibidez: Espainia Estatua da, baina Espainiaren barruan nazio
espainiarraz gain, badira beste nazio batzuk: Herri euskaldunak (gaurko EAE
eta Nafarroa), galizia eta Herri Katalanak.

Nacion-Estado terminoak, berriz, kontrako egoera adierazi nahi du: Herri bat
dena, baina oraindik nazioartean Estatua izatea lortu ez duena, adibidez:
Euskal Herria.

Beraz, bi izen horien ordena garrantzitsua da, ez baitute gauza bera esaten.
Nola euskaratu? Bada, nik gaztelaniazko orden berdina errespetatuko nuke,
izan ere, bigarren izenak izen-lagunaren zeregina du, eta nik dakidala -eta
horretan itzultzaileak zaretenak ni baino adituagoak- euskaraz izen-laguna
izenaren atzean doa, gaztelanian bezala.

	Lagungarri gertatuko zaizulakoan, ondo izan. Zelai 

-----Mensaje original-----
De: Ander Altuna [mailto:zuzentzailea a bildua ueu.org] 
Enviado el: viernes, 22 de octubre de 2004 9:53
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Estado-nación

Egun on

Elhuyarrek nazio-estatu dakar; Euskaltermek estatu-nazio. Biak batera 
ere irakurri ditut (estatu-nazio edo nazio-estatu). Zein aukeratu?

Eskerrik asko
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041022/77509c4f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago