[itzul] Semana Coral de Alava

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Urr 22, 10:14:53, CEST 2004


Semana Coral de Alava<<'abesbatz', 'jaurlaritza', 'aldundi' eta abar luze
bat>>

Abar 'luze' horren mugak? 'lehendakari', 'ertzaintza', 'ikurrin',
'ikastola'... kutxa berera, ezta?

Baita berriagoak ere: 'euskaltegi', 'telebista'...

Nola ezkontzen dira 'garai zaharretakoak izatea' eta 'tradizio gabeak'
izatea?
Duela ehun urteko hitzak tradiziogabeak badira, zenbat urte behar ditu
hitzak tradiziodun bihurtzeko?
Jator-labela banatzeko irizpideak zein dira?
'Nazioarteko, normalago, argiago, neutroago' zein den eta zein ez... Uf! Ez
da lantegi samurra ostiral goiz baterako, filosofatzeko aproposa bada ere.

Alfontso

  -----Mensaje original-----
  De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Agustin Otsoa Eribeko
  Enviado el: viernes, 22 de octubre de 2004 10:50
  Para: 'ItzuL'
  Asunto: RE: [itzul] Semana Coral de Alava


  Polita litzateke garai zaharretako hitz tradizio gabeak baztertzen hasiko
bagina, 'abesbatz', 'jaurlaritza', 'aldundi' eta abar luze bat urrutizkina,
izparringia eta abarrek betetzen duten kutxara sartuz eta 'koru', 'gobernu',
'diputazio' eta gainerako hitz jator nazioarteko, normalago, argiago,
neutroago eta abarrago direlakoan.

  Badakit. Esan beharra nuen eta esana dut.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041022/3d16a0ed/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago