Re: [itzul] Estado-nación

ealet8 alet8 a bildua gipuzkoa.net
Or, Urr 22, 13:42:31, CEST 2004


Estado-nación erabiltzen da erdaraz adierazteko Estatua eta nazioa, biak,
den lur-eremua. Ez dut uste honako hau egia denik:
Estado-nación: estatuaren nazioa
Nacion-estado: nazioek osatzen duten estatua
Espainia estado-nación dela esaten denean, Estatua eta Nazioa dela esaten
da. Hartara, ordenak ez du garrantzirik. Hala ere, nik estatu-nazio hartuko
nuke, gazteleraren ordenean.
Nazio askoz osatuta estatuari estado plurinacional esan ohi zaio gazteleraz,
nazion gainetik dagoenari estado supranacional... alegia, estatuari buruz
ari gara. Horregatik jarriko nuke estatu lehenik, iruditzen zaidalako
estatuari buruz ari dela nazioari buruz baino.

xabier





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago