Re: [itzul] Estado-nación
ealet8
alet8 a bildua gipuzkoa.net
Or, Urr 22, 13:40:26, CEST 2004
Estado-nación erabiltzen da erdaraz adierazteko Estatua eta nazioa, biak,
den lur-eremua. Ez dut uste honako hau egia denik:
Estado-nación: estatuaren nazioa
Nacion-estado: nazioek osatzen duten estatua
Espainia estado-nación dela esaten denean, Estatua eta Nazioa dela esaten
da. Hartara, ordenak ez du garrantzirik. Hala ere, nik estatu-nazio hartuko
nuke, gazteleraren ordenean.
Nazio askoz osatuta estatuari estado plurinacional esan ohi zaio gazteleraz,
nazion gainetik dagoenari estado supranacional... alegia, estatuari buruz
ari gara. Horregatik jarriko nuke estatu lehenik, iruditzen zaidalako
estatuari buruz ari dela nazioari buruz baino.
xabier
----- Original Message -----
From: "Ander Altuna" <zuzentzailea a bildua ueu.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, October 22, 2004 9:53 AM
Subject: [itzul] Estado-nación
> Egun on
>
> Elhuyarrek nazio-estatu dakar; Euskaltermek estatu-nazio. Biak batera
> ere irakurri ditut (estatu-nazio edo nazio-estatu). Zein aukeratu?
>
> Eskerrik asko
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago