[itzul] Google, empresa millonaria, EXPLOTA TRADUTORES VOLUNTARIOS

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Urr 22, 16:28:53, CEST 2004


> Hemendik jakin dugu:
> http://google.dirson.com/noticias.new/0842/

Lantra-l (http://www.geocities.com/Athens/7110/lantra.htm) itzultzaileen nazioarteko zerrendan orain dela hilabete inguru, kanpaina moduko bat hasi zuten, Googleri eskatzeko bere itzulpenak borondatezkoak izan ordez, profesionalak eta, jakina, ordainpekoak izan zitezen.

Bidalitako mezuen erantzun automatiko bat (denek berdina) lortu zuten, gehienera ere, esanez aztertuko zutela kontua eta abar, eta abar.

Nire ikuspuntua: euskara oso gauza txikia da. Googlek inoiz tentaziorik izan dezan euskarazko itzulpenak diruz ordaintzeko. Ez dakit alemanez edo errusoz, baina Google euskaraz nahi izanez gero, iruditzen zait euskal itzultzaileok musutruk egin ezean, ez dela beste biderik izango.

Hori dela eta, Googleko akziodunek dirua (gehiago) irabazten dutela? Zer egingo diogu... Nafar ospetsu batzuek ere dirua esku bete eraman zuten, legearen aurka, eta hor dabiltza, irribarrez... :-(
 



-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: winmail.dat
Mota: application/ms-tnef
Tamaina: 3192 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041022/90af1396/attachment.bin>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago