[itzul] bulliying-a, bullyinga...

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Urr 28, 16:56:54, CEST 2004


Aukeretako bat testuan lehen aldiz agertzen zaizunean erroa eta deklinazioa bereizi (letra etzana edo marratxoa modurik ohikoenak) eta aurrerantzean elkarrekin ematea da, betiere testuaren arabera. Ez da araua, baina zenbait tokitan egiten duten gomendioa bai. Hitzak berak ze bilakaera duen ere kontuan hartu behar da; gaur egun ez dut uste inor izutzen denik "hori marketingarekin lor daiteke" irakurtzen badu, lehenengo adieran izanda ere.
  ----- Original Message ----- 
  From: aztiri 
  To: ItzuL 
  Sent: Thursday, October 28, 2004 4:23 PM
  Subject: [itzul] bulliying-a, bullyinga...


  Duda bat argitzerako bestea sortu. Nola idatziko zenukete bullying hitza, erabili beharko bazenute?
  Lagun batek galdetu dit nola idatzi behar litzatekeen, letra normalez, etzanez, deklinatzerakoan marratxoarekin, marratxorik gabe... Zer erantzungo diot?
  Egunkariaren estilo liburuan catering, casting  letra etzanez datoz. Beraz, hau ere bai? Ba al dago horri buruzko araurik? 1001 esker.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041028/8d9c4c6f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago