[itzul] Europako Konstituzioa euskaraz

e-oregi a bildua ej-gv.es e-oregi a bildua ej-gv.es
Or, Urr 29, 14:58:18, CEST 2004


Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak Europako Konstituzioaren euskarazko
behin-behingo bertsioa jarri du bere web orrian (
http://www.ivap.org/izo/karatula.htm <http://www.ivap.org/izo/karatula.htm>
)

 

IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak gaur Erroman izenpetu den Europako
Konstituzioaren euskal lehen itzulpena egin du Atzerri Arazoetako
Ministerioaren eskariz.

Espainiako gobernuburu den Jose Luis Rodríguez Zapaterok adierazi du
Erromara eramango duela euskal testua, galizierazko eta valentzierazko
itzulpenekin batera (Kataluniako Generalitateak hau onartu baitu katalanezko
bertsio gisa)

IZOk Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko adituei
bidali die bertsio hau, beren ohar, iradokizun eta ekarpenak jaso eta
Gabonetarako euskal testu bateratu bat adosteko.

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041029/ef91add6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago