[itzul] Kataluniako hizkuntzaren izena nola idazten da?
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Ira 1, 10:20:29, CEST 2004
> Zalantza bat sortu zait Kataluniako herrien hizkuntzari buruz. Nola da?
Katalana, katalanera, katalaniera.
Euskaltzaindiko arauetatik katalana izan behar duela dirudi.
Elhuyarrek ere horrela jasotzen du. Hala ere, Xuxen zuzentzaileak
Xabierrek erantzuna eman duen arren, daturen bat gehiago ematearren:
- Euskaltzaindiak bi tokitan (bederen) erabiltzen du "katalan" munduko
estaturen bateko hizkuntza emateko:
1.- 38. arauan (Munduko estatu-izenak...), Andorrako hizkuntza ofiziala
emateko.
2.- 53. arauan : Munduko estatuetako hizkuntza ofizialen zerrendan.
Egunkariak ere horrela erabiltzen du bere estilo liburuan: 8. atalean:
"Katalunia. Katalanez, Catalunya..."
Harluxetek "katalan" du adiera nagusitzat, "kataluniera"ren aldean hobeste
duela ("katalanera" ez dakar).
Joserra Beloki
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago