[itzul] Kataluniako hizkuntzaren izena nola idazten da?

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Ira 1, 10:50:58, CEST 2004


el 1/9/04 08:41, z-nikolas a bildua ej-gv.es en z-nikolas a bildua ej-gv.es escribió:

Egun on, denoi: 

 

            Zalantza bat sortu zait Kataluniako herrien hizkuntzari buruz.
Nola da? Katalana, katalanera, katalaniera.

 

            Euskaltzaindiko arauetatik katalana izan behar duela dirudi.
Elhuyarrek ere horrela jasotzen du. Hala ere, Xuxen zuzentzaileak katalanera
onartzen du eta Erabili. Com web-gunean, berriz, katalaniera ikusi dut.
Laguntzerik, mesedez? Eskerrik asko. Zelai


"Katalana" ondo dago, eta nik horixe erabiliko nuke. "Katalanera" ere erabil
liteke, zehazki hizkuntzaz ari zarela hobeki markatzeko, "katalan" hitzak
herritarra (kataluniarra) edo bertako beste edozer ere izenda baitezake.
"Katalaniera", berriz, edo errata da (kataluniera posible izan bailiteke)
edo aldrebeskeria.

XME 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040901/305d942b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago