[itzul] Uno para todos y todos para uno

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Ira 1, 15:58:23, CEST 2004


Arratsalde on:

Lelo horrek posta-zerrenda honetarako (honentzat?) ere balio luke, ezta?

UNO PARA TODOS Y TODOS PARA UNO

Ez dakit zer irudituko zaizuen honako hau:

    Norbera guztientzat, guztiak norberarentzat

Neuk nahiago nuke molde 'jasoagoa' (asmatzen ari naiz, bat nahiz bestea),
baina ez dakit oso ulergarria den:

    Norbera guztien, guztiak norberaren

Beste abiapuntu batetik ("Nirea nire, zurea gure" esaera) honelatsuko
zerbait ere atera liteke:

    Ni zuen, zuek nire

Beti zuen (ezen ez betizuen)

Patxi
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago