ER: [itzul] Uno para todos y todos para uno

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ira 2, 09:54:50, CEST 2004


Harrigarri dirudi batetortze horrek, baina niri ere halaxe bururatu
zitzaidan: -tzat gabeko joskera egoki zatekeela hor, arkaismo eta guzti.
Hala ere, ez dakit euskal irakurlego arrunta prest(aturik) dagoen
halakoetarako.

Beste kontuan, berriz, ez nago ados Patxirekin. Eztabaidagarria da ea
nahitaez "uno" "norbera" itzuli behar den honelakoetan:

"Uno siempre ha creido...", "Lo que a uno se le ocurre"...

(Nik neuk, oro har "norbera" hobetsirik ere, ez dut baztertzen "bat"
erabiltzea halako zenbait esapidetan).

Hemen, ordea, ez da "uno" hori, zenbaki adiera garbikoa baizik (uno/todos),
eta araberako itzulpena dagokio, nik uste:

"Bat guztien(tzat)eta guztiak baten(tzat)".

Zuzen banago, adibide ona da erakusteko ez dela beti itzulpenik egokiena
jatorrizkotik gehien urruntzen dena...

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Petrirena
Bidalia: Asteazkena, 2004.eko irailak 1 15:58
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Uno para todos y todos para uno


Arratsalde on:

Lelo horrek posta-zerrenda honetarako (honentzat?) ere balio luke, ezta?

UNO PARA TODOS Y TODOS PARA UNO

Ez dakit zer irudituko zaizuen honako hau:

    Norbera guztientzat, guztiak norberarentzat

Neuk nahiago nuke molde 'jasoagoa' (asmatzen ari naiz, bat nahiz bestea),
baina ez dakit oso ulergarria den:

    Norbera guztien, guztiak norberaren

Beste abiapuntu batetik ("Nirea nire, zurea gure" esaera) honelatsuko
zerbait ere atera liteke:

    Ni zuen, zuek nire

Beti zuen (ezen ez betizuen)

Patxi
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago