[itzul] Asociacionismo

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 2, 10:16:24, CEST 2004


> Nola itzuliko zenukete “ASOCIACIONISMO” hitza? Guk hemen asozioazionismo 
> hitza erabiltzen dugu batez ere, baina ez zait iruditzen oso zuzena 
> denik. Ia norbaiti bururatzen zaion forma ezberdinen bat.  

Uste dut kontu pixka batez hartu beharrekoak direla gaztelerazko 
teknojario administratiboak sortzen dituen termino horiek. DRAEren 
arabera, bi adiera izan ditzake hitzak:

asociacionismo.
1. m. Doctrina psicológica, sostenida principalmente por algunos 
pensadores ingleses, que explica todos los fenómenos psíquicos por las 
leyes de la asociación de las ideas.
2. m. Movimiento social partidario de crear asociaciones cívicas, 
políticas, culturales, etc.

Bigarren adieraz izango da zure galdera, noski, baina susmoa dut askotan 
hiztegiak esaten duen zentzu horrekin ez, baizik beste batekin 
erabiltzen dela «asociacionismo» hitza: «asociacionsimo» = «conjunto de 
asociaciones». Gazte elkarteen inguruko gaztelerazko testuetan, maiz 
ikusi izan dugu horrela erabilita. Jakina, «gazte elkarteak» dira, 
besterik gabe.

Kontuan baldin bada «crear asociaciones cívicas», orduan «elkartegintza» 
izan daitekeela iruditzen zait.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago