[itzul] Hariari nola segitzen diozue?

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Ira 2, 11:41:24, CEST 2004


Egun on:

Mezu honek ez du mamirik; zerrendako mezuak antolatzeko moduaz jakin nahi
dut zerbait.

Mezuak 'hari' tankeran ikusten ditugunean, mezu baten erantzuna koska bat
barrurago agertu ohi da (zenbaitetan behintzat), eta bigarren horren
erantzuna, berriz, beste koska bat barrurago. Grafiko adierazgarria sortzen
da horrela.

Kontua da nik ez dudala lortu hori egiterik, saiatu naizen aldi bakanetan.
Mezu jakin bati erantzun diodanean, 'erantzun' emanik ere ez zait hala
agertu gero orrian; alegia, ez zait jatorrizkoaren azpian koska bat
barrurago agertu.

Ez dakit denok lortzen duzuen 'hari' hori nahi bezala eramatea. Egia da,
nolanahi ere, 'gaia' sakatzen baduzu oso ongi ikusten dela dena.  

Esplikatu naiz?

Patxi


_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago