RE: [itzul] ejecución dineraria

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Ira 3, 10:25:36, CEST 2004


	Zuzenbideaz tutik ere ez dakit, hori aurretik esanda.

	Susmoa dut <<ejecución dineraria>> esaten denean, <<ejecución>> hori
ez dela <<betearaztea>>.

	DRAEk honela dio hitzaren 3. adieran.

	3. (Der.) Procedimiento judicial con embargo y
	venta de bienes para pago de deudas.

	Badirudi <<ejecución dineraria>> esaten denean hitzaren adiera
"bahitu", "harrapatu" edo antzeko beste berbaren batetik hurbil dabilela.

	Hau da, gordinki azalduta: zordunari soldata kentzen zaiola, edo
bankuko kontuan daukan dirua. Jakina, ekintza administratibo horrek behar
diren babes eta agindu judizial guztiak izango ditu atzean (epai bat...).

	Beraz, nik <<diru-exekuzio>> esango nuke.

	Nik ez nuke ulertuko inon irakurriz gero, baina zuzenbidean jantzita
egon ezean, nekez uler daiteke.

	Gaztelaniaz ere ez nuke ulertuko, eta gaztelaniaz mintzo garenon
%99,99k ere ez (alegia, milioika hiztunek ez dugu ulertzen), baina
espezialitateetako hizkerak (terminoak...) espezialistentzat dira.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago