[itzul] Mezuak editatu, mesedez

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Or, Ira 3, 11:28:53, CEST 2004


Zerrendako galde-erantzunen zama informatikoa arintze aldera, eskatu
nahi dizuegu, arren, zuen mezuak editatzeko ahalegintxo bat egin
dezazuela.

Hona hiru puntu labur, ItzuLen jarraibideetatik
(http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/Azalpenak) kopiatuak:

- Zerrendan agertutako mezu bati erantzun nahi badiozu, erabili
Erantzun (Reply to, Responder) funtzioa, ez sortu mezu berririk.
Horrela, argiago ikus daiteke mezu bakoitzak izan dituen erantzunak.

- Erantzuterakoan, aipatu jatorrizko mezua, baina ez osorik, baizik
zure erantzunari buruz esanguratsuak diren zatiak bakarrik.

- Gaur egun postako programa askok mezua HTML formatuan egiteko aukera
ematen dute. Ez egin halakorik: beste askok gaizki ikusiko dute zure
mezua. Hobe beti testu soil (Plain text) gisa egitea.

Bereziki eskatu nahi dizuegu erantzunen erantzunetan ez uzteko
itsatsita aurreko mezu guztien testua. Izan ere, zerrenda kudeatzeko
erabiltzen dugun Postaria.com-eko sistemak mezu-tamainaren muga jakina
bat du, eta handik gorakoak ez ditu berehala banatzen, ezpada guk
onetsi ondoren.

Aldez aurretik, mila esker.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/3f5c6667/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago