[itzul] Camerata instrumental
EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon
jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net
Or, Ira 3, 12:29:13, CEST 2004
Inork erantzuten ez duela ikusita...
"Música de cámara", oker ez banago musika estilo bat da, beste hizkuntza
batzuetan ere erabilitakoa (MUSICA DA CAMERA - CHAMBER MUSIC - MUSIQUE DE
CHAMBRE - KAMMERMUSIK - MUSICA DE CAMARA), formato txikikoa eta errepertorio
berezia jotzen duena. Euskaltzaindiak horretarako "ganbera-musika" terminoa
onartu du:
ganbara | EArau
20.24: Heg. 'teilatupeko solairua'
ganbara-musika* e. ganbera-musika (adib. gisa arautua, s.u. ganbera).
ganbera | EArau
20.24: 1 Ipar. 'logela'. 2 Admin.: diputatuen ganbera; merkataritza ganbera;
ganbera musika.
Oker ez banago zure testuan ganbera musika jotzen duen talde instrumental
bati buruz ari da. Nik neuk "Ganbera musika talde instrumentala" erabiliko
nuke, testuingurura ondo moldatzen bada behintzat.
Joserra Egiluz
-----Mensaje original-----
De: Inma Urzelai [mailto:euskara.le a bildua legazpi.net]
Enviado el: viernes, 03 de septiembre de 2004 11:48
Para: Itzul zerrenda
Asunto: [itzul] Camerata instrumental
Kaixo, musika kontuekin nabil eta ez dakit "Camerata instrumental" hori zer
den. Abesbatzak diren bezala taldea dela uste dut, honela baitio idatziak:
"...actuaciones con la Camerata instrumental...." Baina ez dut inon
aurkitzen. RAEn ere ez da agertzen.
Musikaz dakitenek laguntzerik bai?
Mila esker.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040903/19e1a5b8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago