ER: ER: ER: [itzul] sentía que debía ser

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ira 8, 13:32:03, CEST 2004


Aitor dezadan: ahaztu egin zait "zientzia" hitzari komatxoak ipintzea.
Horixe nuen asmoa. Beste guztian, neurean nago, garunak garun. Ez dut jarri
nahi noski neure bertsioa beste inorenaren gainetik, baina, bestetan ere
aipatu dudanez, errezeloa baino gehixeago dut alferrik aldentzen garela
askotan jatorrizkotik, urruntzea bera balitz bezala itzulpen onaren bermea.

Noiz eta nola urrundu da, nik uste, gakoa, oreka kritikoan. Eztabaidagarri
da, jakina, kasu bakoitza, baina orain (beste muturretik ihesi edo) boladan
dagoela deritzodan joera orokor hori agerian ipini nahi nuen eta dut.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Bidalia: Asteazkena, 2004.eko irailak 8 13:20
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: ER: [itzul] sentía que debía ser







Zerebralagoa izatea ez izatea, irizpide eta gustu kontua baino ez da, eta
gustuen gainean lege zientifikorik ez da (Zorionez!). Esaera zaharrak
dioenez,
zenbat irakurle, hainbat interpretazio...
eta
zenbat itzultzaile, hainbat interpretazio!

;-)

 _baizik eta izan behar zuela sentitzen zuen idazlea_ ez dakit, bada,
honako honen adile laburrak ez du _sentía que debía ser_  horretatik oso
hurbil sentitzen, baina nork bere garun apurtxoa baino ez duenez gero....


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago