RE: ER: [itzul] sentía que debía ser

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 8, 14:08:37, CEST 2004


Juanenetik abiatuz, jatorrizkotik hurbilago eta tartekia sartuta, eta
Josemariren ñabardura gehiturik egingo nuke nik, baina tartekia aldatuta,
hau da:

"ez zen, ez, izan ahal zitekeen idazlea, izan behar zuela sentitzen zuen
idazlea baizik"

 

Jon Agirre

 

 

-----Mensaje original-----
De: Josemari Navascués [mailto:aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es] 



 

... "ez zen  izan ahal zitekeen idazlea, izan behar zuela sentitzen zuen
idazlea baizik".

 

 

----- Original Message ----- 

From: Juan Garzia Garmendia <mailto:svrinsjg a bildua sv.ehu.es>  

 

Gehienez ere, amarrutxoren bat bilatuko nuke "ez zen izan" uler ez dadin.
Tarteki bat asmatzea, esaterako, baina testuingurua falta da horretarako:

 

"Ez zen, ez horixe / bada...., izan zitekeen idazlea, baizik eta izan behar
zuela sentitzen zuen idazlea"

 

(Edarazkoan, "él" ortopediko bat dago, "yo" ulertu ez dadin subjektutzat,
adizki berak baitira bi pertsonetakoak: euskaraz sobran dago noski).

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040908/dd7def29/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago