Re: ER: ER: [itzul] sentía que debía ser
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
Ost, Ira 15, 21:25:25, CEST 2004
On 8 Sep 2004 at 13:55, Gotzon Egia wrote:
> > "Ez zen izan zitekeen idazlea, baizik eta izan behar zuela sentitzen
> > zuen idazlea".
>
> Ez dakit, ez dakit... Galderak:
>
> - Zer sentitzen zuen? Izan behar zuela.
> - Zer izan behar zuela? Ez dakigu. Hau da, ez dut aurkitzen hor
> objektu zuzenik; izan ere, ez dut uste objektu zuzena behar denik.
>
> Beste era batean esanda: esaldiaren azpian «izan behar zuen idazlea»
> eta «sentitzen zuen idazlea» biak daude.
Gotzonekin bat nator, zeren eta, bi erlatibozko esaldi baitago horretan, eta
bietako bat "izan behar zuela" horretaz mozorrotzea ez da zilegi, ene uste
harroan: ematen du "bigarren" idazlea dela izan izan behar zuena, baina
ez "lehena".
Ez al da aski "...izan beharreko(tzat) sentitzen zuen idazlea"?
Mikel Haranburu
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago