[itzul] Re:zinpeko itzultzailea, ez ingelesezkoa

Gerardo Markuleta gmarkuleta a bildua euskalnet.net
Ast, Ira 9, 10:06:19, CEST 2004


Berandu, baina badaezpada, gaizki-ulerturik sor ez dadin.

Ezer aldatu ez bada behintzat, euskarazko zinpeko itzultzaile-agiria
duguntxook euskara / gaztelania itzulpen "zinpekoak" egiteko eta
"ziurtatzeko" gaitasuna erakutsi omen genuen azterketa batean eta hala
aitortu ziguten agiri batekin.

Praktikan, titulu horrek aukera ematen digu gaztelania / euskara itzulpen
"zinpekoak" lantzeko. Eta zinpeko itzultzaile bakoitzak beste hizkuntza
batzuk ere baliatzen ditu noski bere lanean, zeinek bereak.

Baina zinpeko izateak ez dio ahalmenik ematen ingeles / euskara edo frantses
/ euskara bezalako "zinpeko" itzulpenik egin edo bermatzeko.

Tamalez, halakorik behar duenak ingelesezko (ingelesa / gaztelania) zinpeko
itzultzailea bilatu beharko du (EIZIEn galdetu), eta otoitz egin (edo hala
eskatu) euskalduna izan dadila.

Gerardo Markuleta


----- Original Message -----

Message: 1
Date: Mon, 6 Sep 2004 19:44:15 +0200
From: Koldo Rodriguez Bengoa<koldorb a bildua euskalnet.net>
Subject: ER: [itzul] ingeleseko zinpeko itzultzaile baten bila


Nik badakit Gerado Markuleta Gutierrez idazleak bere garaian egin zituela
behar ziren tramiteak horrelako zerbait bihurtzeko.
Koldo Rodriguez Bengoa









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago