[itzul] Re:clavijero
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Ira 9, 11:26:12, CEST 2004
UZEIren Musika Hiztegian (1983), 'larako' proposatu zen, eta Euskalterm-en
ere horrela ageri da orain. Elhuyarren bide horretatik jo dugu, eta
'clavija'-ren sarreraren musika-alorreko ordaintzat 'larako' eman dugu.
Jakina da beste zenbait alorretan ere erabiltzen dela 'clavija' terminoa;
hau da Elhuyar Hiztegiko artikulua:
clavija. s.f.
1 s.f. Tecnol. Larako, kabila, ziri
2 s.f. Mús. Larako
3 s.f. Electr. Larako. Clavija para corriente trifásica: korronte
trifasikorako larakoa
4 s.f. Dep. Iltze. Los montañeros utilizan clavijas: mendizaleek
iltzeak erabiltzen dituzte
'Clavijero' dela eta, uste dugu teknologia-alorrean 'porta-' direlakoak
emateko erabili ohi den '-etxe'-ren bidea baliagarria izan daitekeela
gitarraren atala adierazteko ere ('larako-etxe'), eta horrela eman dugu
hiztegian. Nolanahi ere, '-toki', 'leku' edo '-tegi' ere egokiak izan
daitezke.
>
>
>
>
> Mujikaren hiztegian:
>
> 1. sitio de las clavijas = kabila-toki, ziritegi.
>
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago